Oso egun berezia
Urtero, abuztuaren 31an, oso egun berezia ospatzen dugu. Izan ere, ‘Abuztuaren 31’ izeneko kalean kokatuta gaude, 1813an tropa portuges-ingelesak eragindako sutearen ondorioz zutik mantendutako kale bakarrean, alegia. Hiri osoa kiskali zuten soldaduek Donostian zegoen Napoleonen armada garaitzean. Hiria kontrolpean hartu eta gero, soldaduek hiria arpilatu zuten eta emakume ugari bortxatu zituzten hiriari su eman aurretik. […]