Elikagaien soberakinak alferrik galtzea ekiditeko helburua duen Gourmet Bag 2.0 egitasmoan parte hartzeaz oso harro gaude. Gainera, EiTB telebista kateak geure jatetxea aukeratu zuen Gipuzkoan urtero 123.000 tona elikagai zaborretan amaitzea saihestu nahi duen ekimen honen berri emateko.
Beti animatu ditugu bezeroak bukatzen ez dituzten platerak etxera ematera. Eta orain, proposamen honi esker, ontzi ekologikoak eskaintzen ditugu janaria eramateko: paper birziklatuan eginak, argizarizko estaldurarekin, mikrouhin-labean sartzeko modukoak eta biodegradagarriak.
Guztira, Gipuzkoako 25 tabernek eta jatetxek egin dute bat kanpaina honekin. Beraz, badakizue hurrengo batean platera bukatu ezin baduzue, oso pozik prestatuko dizugula etxera eramateko!