Blog

Donostiako  kale  famatuenean  kokatutako  jatetxea

Aurten ere, kandelak piztuko dira duela 205 urte hiria erraustu zuen sutea gogoratzeko.

Alde Zaharra soldaduen, lapurreten eta itzalaldien eszenatoki izango da gaur  1813an hiria birrindu zuen batailaren birsortzean. Bi mende baino gehiago pasa dira Donostia kontrolpean zuen Napoleonen tropen eta aliatuen arteko borrokak hiria txikitu zuenetik. Hiriaren kontrola eskuratu ostean, aliatuek su eman zioten hiriari, eta lapurreten eta bortxaketen protagonista izan ziren.

Ordutik, urtero Alde Zaharreko kaleek hiriko historia iluna gogoratzen dute hainbat ekintzen bitartez, eta sutearen ondoren zutik geratu zen kale bakarrari omenaldia egiten diote: Abuztuaren 31 kaleari, alegia.

Beraz, geure jatetxeak ezingo luke kokapen hobea izan!

Erreserba egin nahi al duzu? Reservar