Aurkezpena

Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen dugu Donostiako Alde Zaharraren bihotzean. Pintxo landu eta anitzez gain, gure menuak kalitatezko haragi, iberiko eta arrainak ere hartzen ditu. Horiek laguntzeko mundu osoko ardo aukera zabala jartzen dugu gure bezeroen esku.

Gure lurreko produktuak erabiltzen ditugu, kalitatearen eta jasangarritasunaren alde apustu egiten baitugu. Otorduak egun osoan ematen ditugu; sukaldea martxan dago 11:00etatik 24:00etara, etenik gabe, eta jangela zerbitzua eguerdiko 12etan hasten da.

Ongietorriak dira haurrak dituzten familiak

Umeekin datozen familiak ongietorriak dira gurean. 2013an, Espainiako lehen jatetxea izan ginen 'Family Friendly by Hagoos' ziurtagiria lortzen. Txikitxoak etxean bezala senti daitezen nahi dugu, eta, hortaz, jaten duten bitartean ondo pasatzeko aukerak eskaintzen dizkiegu.

Glutenik gabeko
karta zabala

Pintxo, errazio eta plater aukera zabala dugu bezero zeliakoentzat.

Guztiontzat irisgarria eta erosoa

Mugikortasun arazoak dituzten pertsonen zailtasunak ahal bezainbeste murriztu nahi ditugu. Hori dela eta, jatetxean sartzeko arrapalak dauzkagu, eta instalazio guztiak behar bezala egokituta daude gurpil-aulkien erabiltzaileek modu autonomoan mugitu ahal izateko.