Punta puntako sukaldariak, Gandariaseko pintxoak dastatzen

Anthony Bourdain sukaldari polifazetikoa Elena Arzakekin batera bisitan izan dugu jatetxean

Karismatikoa, polemikoa eta adeitsua, sukaldaria, bidaia-erreportaria eta idazlea den Anthony Bourdain izan dugu Gandariasen irailean, haren gastronomia eta bidaien programaren grabaketan. Elena Arzakekin batera, Bourdainek gure bezeroekin barra partekatu zuen eta pintxo desberdinak dastatu zituen ikusleei betiko euskal sukaldaritzaren sekretuak azaltzeko. 

Bere burua “sukaldaritzaren jarraitzaile sutsu” bezala deskribatzen du, eta arrazoi horregatik planetako txoko bitxienetako sukaldaritza eta kultura plazaratzen ditu. Bourdaini sukaldeetako enfant terriblearen ezizena jarri diote bere liburuetan ostalaritzako praktikak gordintasunez deskribatu dituelako. 

Gure sukaldaritza maite duela adierazi du askotan. Eta horregatik, Donostiako Alde Zaharretik ibili ondoren, Travel Channeleko taldeak gure jatetxean euskal sukaldaritzako platerak dastatzeko aukera izan zuen. 2010ean sukaldari estatubatuarrak Donostia bisitatu zuen San Sebastián Gastronomika kongresua zela eta. Orduan, argi eta garbi esan zuen: “hemen bizitzeagatik zorte ikaragarria duzue”. 

Bourdainek janaria “ekintza sozial” bezala ulertzen du, elkargune bezala, eta gizartean ideia hori zabaldu dela uste du. Sare sozialetan eragin handikoa, sukaldariaren azken anekdota maiatzean Vietnamen AEBetako presidentearekin, Barack Obamarekin, izan zuen bazkaria da. Sei dolar ordaindu zituzten guztira.