Blog

Oso  esperientzia  interesgarria  Alimentaria  Azokan

Bartzelonako Alimentaria Azokatik etorri berri gara ideia ugarirekin. Gozamena izan da ohiko hornitzaileen standak bisitatu eta gure gourmet dendarako proposamen berriak ezagutzea. Laster ezagutuko dituzue nobedade berriak, badakizue eta ez garela geldirik egoten! (ez dugu informazio gehiegi eman nahi, baino asko gustatu zaizkigu barazkiekin egindako txip patatak eta baratxuri beltza…)

Lagun mordo baten standetan egon gara, besteak beste Joselito, Artajo olioak, Olearum olioak, Forum ozpinak, La Catedral kontserbak, Pedro Luis kontserbak, El Navarrico kontserbak, Yurrit kontserbak, Rougie pateak, Salado de Añana bailarako gatza, Daliako piperrak, Majao gazpatxoa, La Boella, Rafa Gorrotxategi, Torras txokolateak, Simón Col txokolateak, Amatller txokolateak, eta Aizpurua, Zinio edo Juvé & Camps… upeltegiak. Zorionekoak gu horrelako hornitzaileak edukitzeagatik!

 

Erreserba egin nahi al duzu? Reservar