Blog

Gure  gourmet  denda  ezagutzen  al  duzue?

Duela bi hilabete jarri genuen martxan gure proiektu berria, Xibaritak Gandarias, eta oso pozik gaude jasotako erantzunarekin. Dekorazio goxoak eta eskaintza gastronomiko esklusiboak dendara gerturatzen den pertsona konkistatuko du. Izan ere, Xibaritak Gandariasen dena dago pentsatua eta antolatua gastronomia zaleak maitemintzeko.

Gure dendan eskaintza zabala aurkituko duzu: jatorri-deitura ezberdineko kontserbak, txuletak, olioa eta ongailuak, jatorri-deitura ezberdinetako ardoak, sagardoak, garagardoak, gozokiak, iberikoak eta hestebeteak, baratzeko produktuak, besteak beste. Gainera, sukaldari bat dugu, aldez aurretik edo momentuan, zuentzat jaki goxoak prestatzeko. Gure webgunean (www.xibaritakgandarias.eus) plater eta produktu guztiak ezagutu ditzakezu.

Eta gure Facebook eta Instagram orrietan gure eskaintzaren egunerokotasuna jarrai dezakezue gainera.

Ez baduzue denda ezagutzen oraindik, Gandarias jatetxearen ondoan espero zaitugu, abuztuaren 31 kaleko 29. zenbakian. Laster arte!

Erreserba egin nahi al duzu? Reservar